XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 - Esleipen prozedura.

Lehiaketa irekia.

3 - Lizitazio oinarria.

6.800.000 pta., BEZa barne.

4 - Proposamenak eta eredua.

Deialdiko Baldintza Administratibo Partikularren Orrian zehaztu dira.

5 - Eskeintzen aurkezpena.

Proposamenak Lehendakaritza eta Araugintza Departamentuko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira, Idazkaritza Teknikoan (Donostiako Gipuzkoa Plaza, z/g), astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko ordubatera, hogei laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

Postaz ere proposamenak bidal daitezke.

Kasu honetan, enpresariak bidalketaren eguna frogatu eta kontratazio organuari telex, telegrama edo telekopiagailu bidez eskeintza bidali duela iragarri beharko dio.

Bi beharkizunak bete gabe ez da proposamena onartuko, kontratazio organuan aipatu epea bukatu ondoren jasotzen bada.

Hala ere, aipatu egunaren ondorengo hamar egun naturalak proposamena jaso gabe iragan ondoren, hori ez da inola ere onartuko.

6 - Kartazalak irekitzea.

Kartazalak irekitzeko ekitaldia publikoa izango da, eta proposamenak aurkezteko epea bukatu eta ondorengo lanegunean egingo da, eguerdiko 12etan, Foru Jauregiko lehen solairuan.

Larunbata izanez gero, ondoko astelehenera pasatuko da.

Epearen barruan telex, telegrama edo telekopiagailu bidez eskeintzaren bidalketaren iragarkia jasoz gero, postaz bidalitako proposamenari sarrera eman gabe, irekidura ekitaldia hamar egun naturaletan atzeratuko da.

7 - Behin-betirako esleipena.

Zerbitzu Orokorretako Kontratazio Mahaiak agintari eskudunari aurkeztuko dio esleipen proposamena, baldintza administratiboen orrian jasotakoaren arabera.

8 - Fidantzak.

- Behin-behineko fidantza: 136.000 pta.

- Behin-betirako fidantza: 272.000 pta.

Gipuzkoako Foru Diputazioko Gordailu Kutxan eratuko dira fidantzak.

9 - Kontratua egitea.

Kontratua agiri administratiboan egingo da esleipen egunaren ondorengo 30 eguneko epean.

Oharra:

1. Deialdiaren Baldintza Administratibo Partikularren eta Preskripzio Teknikoen Orriak Informazio eta Erregistroan aztertu ahal izango dira, Foru Jauregiko behe oinean.

2. Horien aurkako alegazioak aurkez daitezke lehen zortzi egunetan, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

Donostia, 1993ko maiatzak 10.- Jorge Balerdi, Lehendakaritza eta Araugintza Departamentuko idazkari teknikoak.